Neurrira egindako soineko bat egiteko garaian, zu izango zara protagonista bakarra.
Ezkontza baina 8-10 hilabete lehenago inguru elkarrizketa pertsonalarekin, edo diseinurako hitzorduarekin hasiko gara. Bertan biok hitz egingo dugu zu pixka bat ezagutu ahal izateko eta elkarrekin soinekoa diseinatzeko. Zure buruari buruz pixka bat kontatuko diguzu (zure gustuak, zure bizimodua, nortasuna...).
Elkarrizketa honen ondorioz, zure soinekoa sortzeko erabakigarria izango den inspirazioa sortuko da eta bertan, elkarrekin diseinatzen hasiko gara, ehunak, detaileak, formak... aukera desberdinak ikusiko ditugu.
Diseinua amaitzen dugunean, "toile" edo prototipo bat (kotoizko ehun batean sortutako soinekoa) egingo dizugu, zure neurriekin milimetrora pertsonalizatzeko eta dena ongi dagoela ziurtatzeko.
Puntu honetan soinekoa egiten hasiko gara, eta... Zure ezkontza soinekoa izango denarekin ikusiko duzu zure burua lehen aldiz! Gainerako osagarriak ere hautatuko ditugu. Zure soinekoa behar den neurrian egokitzen jarraituko dugu, eta behar adina moldaketa egingo dugu soinekoa zure gustura % 100 izan arte.
Hurrengo froga batean, soinekoa ia amaituta dagoenean, look osoa ikusi ahal izango duzu pelukeri eta makillaje frogrekin, baita osagarri guztiekin ere... modu honetan, zuen ezkontzako look osoa materializatu ahal izango duzue.
Oro har, soinekoa ezkontza eguna baina 15-10 egun lehenago amaitzen da normalean, eta bertan egingo dugu azken egokitzapena, edo azken froga. Azken orduko doikuntzaren bat behar izanez gero, egin ahal izateko. Zure soinekoa 10-15 egun horiek baino lehen amaitzea nahi baduzu, esan iezaguzu. Soinekoa, zuk eskatzen diguzunean entregatuko dugu. Normalean ezkontza baino 4-1 egun lehenago izaten da.
amonaren gortinekin jolasten zuen neskato horren ametsak betetzen jarraitzen dira.
Nire istorioa apurtxo bat kontatuko dizuet.
Oso txikia nintzenetik, egunak marrazten pasatzen nituen, baita nire panpinekin jolasten ere, eta pasiorik handiena haien arropak etengabe aldatzea zen, batzuetan nire amonak armairu batean gordeta zituen enkajezko gortinak hartzen nituen eta soinekoak balira bezala janzten nituen. Betidanik izan dut modaren, artearen eta, oro har, diseinuaren zaletasuna. Fizio hau txikitatik datorkidala esan genezake.
18 urterekin Bartzelonara joatea erabaki nuen LCI Barcelonan diseinua eta moda ikastera, eta gradua bukatzean nire asmoa ehungintzako enpresa batean lanean jarraitzea bazen ere, Donostian, Kutxa Kultur Moda programan beka eskaintza bat egin zidaten. Bertan lan-espazio haundi bat eskaintzen ziguten gure diseinuak sortzeko, eta desfile, merkatu ezberdinak sortzen zituzten guri publizitatea egiteko.
Beraz, atzera begiratu gabe, etxera itzuli eta aurrean nuen aukera bikain hau aprobetxatu nuen. Beka honek urtebeteko iraupena zuen, baina merkatuen eta desfileen artean, nitxo txiki bat egin nuen ezkongaien eta festetako modaren sektorean, eta, beraz, 2018 amaieran nire marka sortzea eta Tolosan atelierra irekitzea erabaki nuen. Hementxe sartzen da nire lankidea, bidekidea,bizikidea... Nire ama, Carmina. Pertsona sortzailea izan da beti, eta niri bezala, beti gustatu izan zaio moda, arrtea, jostea eta sortzea. Eta gustuko zuena ikasteko aukerarik izan ez bazuen ere, ez nuen izan inongo zalantzarik bide hau elkarrekin egin nahi zuen eskaintzeko, eta... Onartu egin zuen!
Esfortzu eta sakrifizio handiko, eta mundu mailako pandemia tarteko urteak pasa eta gero, egunez egun ozen esan dezaket, amonaren gortinarekin jolasten zuen neskato horren ametsak betetzen jarraitzen direla!
Diseinuaren arabera egiteko aukera legoke, baina beharrezkoa izango litzateke gutxienez pare bat aldiz etortzea. Urrutitik bazatoz, egun pare bat hemen inguruan egongo zarela suposatuz, hemen egongo zaren egunetan ahalik eta hitzordu gehien kontzentratu ohi ditugu.
EZ ditugu trukeak edo itzulketak onartzen. Soinekoak zuetako bakoitzarentzat neurrira eginak dira eta.
Gure soineko guztiak hasieratik amaierara arte egiten ditugu gure atelierrean dugun tailerrean. Guk egiten dugu prozesu guztia, diseinua, patroia, fabrikazioa...
Bai. Esperientzi hobeago bat eskeini ahal izateko, 0ean gomendatzen dizugu guregana etorri baino lehen hitzordua hartzea.
Batez ere neurrira eta pertsonalizatutako soinekoekin lan egiten dugu. Baina bilduma ezberdinetako hainbat soineko ditugu desfileetarako, filmetarako, etab. Soineko laginak dira, eta bertan behera gustatzen bazaizu eta zure neurria bada, zuzenean erosi ditzakezu.
Bai, neurrira lan egitean jaunartzeko soinekoak ere egiten ditugu, eta baita edozein adinetako umeentzako paje, arra ume.. jantziak ere.
Ezkongai soinekoetarako 8-10 hilabete lehenago etortzea gomendatzen dizugu.
Amabitxi edota gonbidatuen soinekoetarako... 6-4 hilabete lehenago gomendatzen dugu.
Ala ere, zenbat eta lehenago etorri orduan eta hobeto. Era honetara, eskura ez baditugu behar ditugun materialak, denborarekin aurki ditzakegula ziurtatzen dugu.
Disponibilitatearen arabera, data horietatik kanpo ere hartzen ditugu lanak, galdetu besterik ez duzu, eta esango dizugu agendan tokia dugun edo dagoeneko itxita dagoen.